Libertate Nafarra
Itxura
Libertate Nafarra Libertad Navarra (Ln) | |
---|---|
Sorrera | 2014 |
Egoitza nagusia | Iruñea |
Ideologia politikoa | Nafartzalea Subiranotasuna independentismoa Euskaltzaletasuna aurrerakortasuna |
www.libertate.eu |
Libertate Nafarra 2014an Nafarroan sortutako alderdi politikoa da. Mikel Iriarte alderdiko presidentea da eta zerrendaburuak Mikel Los Arcos eta Gaizka Basaldua dira.
Pentsamoldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa "bere askatasuna, eskubideak eta herritarren politika aktiboa berreskuratu nahi duen estatu" gisa ulertzen du alderdiak. Nafarroa ez da "soilik Euskal Herri barneko probintzia bat", ezta "zazpi herrialdeetako bat" ere, baizik eta "estatu gisa" ulertzen dute lurraldea. Foru erkidegoa "belauniko" dagoela uste dute, eta herritarrek "euren eskubideen eta askatasunaren defentsan bat egitea" da euren asmoa[1].
Hauteskunde emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aldiz 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurkeztu ziren eta 955 boto eskuratu zituzten, %0,28a.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Libertate Nafarra alderdia sortu dute, "nafar patriotismoaren botoa mobilizatzeko"», Berria, 2014-10-24
- ↑ Elecciones 2015 al Parlamento de Navarra - Resultados finales. Nafarroako Gobernua.